Blog honetarako sarrera egoki baten edukiak
Egoera
Argazki honi esker bururatu zitzaidan jarduera hau egitea:
![]() |
| Argazkiaren iturria |
Nola da posible? Zientziaren dibulgazioan oinarritutako jarduera bat da, horrelako baliabideak erabili ohi baitira. Baina nik azaldu beharrean, ikasleek egin beharko dute.
Fenomeno fisikoak
Argazki horretan, argiaren errefrakzioaren ondorioz, gizonak bitan zatituta dagoela dirudi. Fenomenoa azaltzeko Snell legea erabili behar dute:
\[ n_1\sin(\theta_1) = n_2\sin(\theta_2) \]
Ekuazioak LaTeX erabiliz lortu dut (oso erraza da Blogger plataforman aukera hori sartzea: MathJax), baina irudi bat ere sar daiteke (beti iturria aipatuz):
| |||||
| http://www.math.ubc.ca/~cass/courses/m309-01a/chu/Fundamentals/snell.htm |
Formularako errefrakzio indizeak bilatu behar dituzte eta argazkian agertzen dena azaldu, esate baterako, diagrama baten bidez:
![]() |
| Uretan guztiz sartuta ez dagoen objektu bat "okertuta" dagoela dirudi kanpotik ikusita. (Iturria: wikipedia) |
Liburuak edo bestelako testuak erabiliz gero, era egokian aipatu behar dute sarrerako amaieran (bibliografia), ahal izanez gero kapitulua edo orrialdea aipatuz. Adibidez, datuak edo azalpenak Hecht-en liburutik ateratzen badute [1]. Gainera, testua kopiatzean, aipu markak erabiltzea derrigorrezkoa da [2]:
"Newton demonstrated in the 1600’s that white light passing though a prism could be separated into its different colors. While at that time he believed in the corpuscular theory of light, we know now that these individual colors represent different wavelengths or frequencies. From our introduction to refraction it is to be expected that light of different colors will bed through different angles."
Egoeran oinarrituta, beste fenomeno baitzuei buruz hiz egin dezakete: zer da errefrakzio indizea, zergatik argia astiroago mugitzen da uretan airean baino,... Gainera, horrekin lotutako bestelako gaiak ere jorratu lituzkete: lenteak, argazkigintza,... Klasean ikasitakoarekin erlazionatuta badago, haien sormena da muga bakarra (sormena eta zuzentasuna, iruzkinen bidez beste taldeek - eta nik ere? - zainduko dutena).
Agian horrela, haiek egindako zerbaitekin, ezohikoa den zerbait eginez, fisika benetan ikasi ahal izango dute. Ikasi eta gozatu bere edertasunaz!:
PHYSICS WORKS! PHYSICS can be "PHUN"! On egin!Bibliografia
[1] E. Hecht and A. Zajac, Optics (Addison-Wesley, Reading, MA, 1974), 5. kapitulua.
[2] E. Hecht et al., op. cit.


No hay comentarios:
Publicar un comentario